Orain Norbait Zara Testo

Testo Orain Norbait Zara

Susmoa banuen baina
argitu didazu zalantza:
denok baino gehiago dakizu

batzuekin txalo errezeko
beste guztiak larrutzeko
lagunak egoki aukeratu

lezioak ematen disfrutatzen dutenen kerua
pose bat, pose bi
iragan cool bat berreraiki
sutxakurren distira daukazu

sorbalda aldean zimiko
atzetik labana sartzeko
gaur egun etorkizuna duzu

aholkuak ematen disfrutatzen dutenen
gero eta antz handiagoa hartzen zoaz
beste orojakile sinple bat
gabon